Udalako Ingurumen Eskolak abiatu du ikasturte berria

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko urr. 25a, 14:45

Ikasleak, simulazio jolasa egiten. Argazkia: Udalako Ingurumen Eskola.

Urri hasieran hasi ziren ikasleak hartzen eta aurten, gainera, egonaldi luzeak berreskuratu dituzte. "Lotara etorri diren lehen taldeak Arrasateko institutuko ikasleak izan dira. Oinez egin dugu Udalarainoko bidea eta gero papera birziklatu, orientazio eta simulazio jolasak eta ogia ere egin dugu eurekin", azaldu dute eskolako ordezkariek.

Bestalde, martxan dute Eskolako Agenda 2030 proiektua, zeinak garapen iraunkorreko hemezortzi helburuak lortzea bilatzen duen. Aurten, herriko ikastetxeek horrela aukeratuta, hamaikagarren helburua landuko dute: hiri eta komunitate jasangarriak. "Horretan hasiak gara dagoeneko, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleekin, Arrasate jasangarriak izan behar dituen ezaugarriak aztertzen: inklusiboa izan behar da, inor atzean ez uzteko; segurua izan behar da, ahalik eta arrisku gutxien hartzeko; erresilientea ere bai, ezbeharrei aurre egiteko gaitasuna izateko, eta jasangarria, etorkizuneko belaunaldien beharrak kaltetuko ez dituena".

Halaber, Arrasate jasangarria izateko moduak zeintzuk izan daitezkeen jaso gura dute, eta galdetegi bat ere badute horretarako. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak