Txertoa ez, baina gripearen aurkakoa bai

Hasier Larrea 2021ko ira. 30a, 16:30

2009ko Maritxu Kajoi eguneko mirarian, Erdiko Kale gainezka.

Pfizer, AstraZeneca eta Moderna farmazia-enpresek ekarri dute koronabirusaren aurkako sendagaia, baina 'A gripea' bogan egon zen garaian ama birjinak 'Mariflu' izeneko pilulak banatu zituen kalean, festazaleak osasuntsu mantentzeko

Aldiro egiten ditu mirari harri-garriak txikiteroen zaindariak. Kostako zaio, urriko lehen ostiralaren jarraitzaile sutsuenari ere, Maritxuk egindako ateraldi guztiak zerrendatzea. 2009an proposatu zuenak, baina, egungo testuinguruarekin badu loturarik. Orduan, koronabirusa ez, beste gaixotasun kutsakor bat zegoen gizartean errotuta: A gripea. Birus hark gorputzaren barrenean ahalik eta kalte gutxien eragin zezan, Tamiflu izeneko pilulak errezetatzen zituzten medikuek. Badirudi Maritxuk ere bata zuria jarri zuela bere ospakizun eguna baino lehen, gaueko hotzari aurre egiteko sendagai propioa sortu zuelako, eta, aurreko pilulari erreferentzia eginez, Mariflu izena jarri zion.

Medikamentua irensteko zenbait aholku eman zituen, gainera: "Norberaren edariaren alkohol maila neurtu, gurasoen eta umeen aurrean itxura mantendu eta, zalantzaren bat izanez gero, konfiantzazko tabernari bati galdetu".

Gaizki-ulertuak

Herriko Plazako ikuskizunera gerturatu ziren askok, miraria pilula horiek zirela frogatzerakoan, euren modura interpretatu zuten ekintza hura, gripearen aurkakoak baino gehiago, biharamuneko pilulak zirela pentsatu zutelako. Esanak esan, jakina da, gutxienez, herritarrak A gripetik babestu zituela; izan ere, hurrengo egunean gorputzaldi eskasarekin esnatu zirenei biharamuna bakarrik diagnostikatu zieten osasun zerbitzuek.

Baliteke konponbide harekin Maritxu Kajoik bukatutzat eman izana bere osasungintzako ibilbidea, baina batek jakin.

BOST URTE KAJOITIK ALDE EGIN ZUENETIK

Ez da ziurra 40 urte bete zituelako edo egun hartan jaieguna zelako izan zen, baina 2016ko urriaren 6ko Maritxu Kajoi egunean ama birjina ez zegoen kutxan.

Maritxutako Komisiñuak honako iritzi hau partekatu du: "Maritxu oin dala 5 urte kajoittik urten zan, parrandazale amorratua dalako; guk ez dakigu ezer be mirarixen inguruan, berak egitten dittu... Eta urte haretan kajan ez euela ikusitta, geu be harrittu egin gitzen. Berak komentau zauenan arabera, aspertuta euen kajan egotiaz eta inguruko auzuetan euen girua ikustera juen zan".

Hala, Zigarrola, Bedoña, Oñati eta Aretxabaletatik pasa zen, berriz kutxara itzuli aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak