Miraririk gabeko bigarren Maritxu Kajoi

Hasier Larrea 2021ko urr. 1a, 06:00

2019ko aldian, petardo-ikuskizuna mirariaren momentuan.

Iazko neurri murriztaileak leunagoak izango dira aurten, eta, beraz, herritarren arduraren esku egongo da ospakizunen joan-etorria. Ohiko egitaraurik antolatuko ez den arren, eraso matxisten aurkako zerbitzua martxan egongo da gauean zehar.

Iritsi da Maritxu Kajoi eguna, eta ama birjinak aurten ze erabaki hartuko zain zeudenek garaiz jaso zuten Komisiñuaren erantzuna: "Oinarri epidemiologikorik gabeko neurriekin zorabiatuta segitzen dugu, baina oinarrizko neurriak hartzen jarraitzea dagokigu; ondorioz, ez dugu jairik antolatuko". Txosna batzordeak ere asteon komunikatu du ez dutela txosnagunerik jarriko: "Horrek ez du esan nahi herri mugimenduko taldeok geldi egongo garenik; kaleak gure aldarriekin beteko ditugu".

Arrasateko Udalak, berriz, "jaieguna bertan behera" gelditu dela adierazi du. Baina gauean gerta daitezkeen eraso matxisten jakitun, Berdintasun Sailak eta Arrasateko Mugimendu Feministak "informazioa, aholkularitza, eta, beharrezkoa ba-itz edota erabiltzaileak propio eskatu gero, aurrez aurreko arreta eta laguntza" eskainiko dituzte. Zerbitzu hori 688 80 91 37 telefono zenbakiaren bidez egongo da eskura, 20:00etatik 08:00ak arte.

Jatetxeak eta elkarteak

Azken Maritxu Kajoi egunarekin zerikusirik ez du izango gaur eguerdian zein gauean jatetxe eta elkarte gastronomikoetan ikusiko denak. Iaz ez bezala, aurten baimenduta dago kuadrilla-bazkariak egitea –zortzi laguneko mahaietan–, eta arrasatear askok ez dute aukera alferrik galduko. Hala, tokia gordetzeko eskari ugari jaso dituzte erdiguneko zein auzoetako jatetxeek, eta, orokorrean aipatu dute "despistatuek zaila" izango dutela "mahai bat edo beste libre topatzea; bereziki, bazkaltzeko". Erreserbarik gabe lan egingo duen jatetxeren bat egon badago; 1990, adibidez.

Herriko elkarte gastronomikoek aspaldiko edukiera han-diena jasoko dute gaur. Hala ere, beste urte batzuekin alderatuta elkarteetan mugimendu gutxiago egongo delakoan daude Saburdi harategian: "Normalean, menu piloa prestatzen ditugu elkarteetan bazkalduko dutenendako, baina aurten, jendeak nahiago izan du kaleko jatetxeetan otordua egin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak