Irailaren 30ean izango da, 19:00etan hasita, Kulturateko areto nagusian. Lehenik, ekitaldiaren hasieran, liburua aurkeztuko dute eta ondoren hasiko da solasaldia. "Saioa Arrasateko futbol zale guztiei dago irekita", azaldu dute.
Balioak futbolean. Mondraren kasuari aplikatuak. Izenburu hori erabiliko dute mahai-ingururendako. "Garaiak aldatu egiten dira eta futbola ere bai. Duela hamarkada batzuk taldeetan nagusitu eta baloratu zena ez da gaur egun aplikagarria, soziologia ez baita berdina".
Hausnarketa bat planteatu gura dute solasaldian, eragin handiko hedabideez elikatzen den futbol modernoaren aurrean, xumeagoa edo apalagoa den futbola ea egokitu daitekeen gizartearen kontsumo ezaugarrietara. "Duela hirurogei urte igande arratsaldean genuen itxaropena jarrita, Iturripera joateko. Gure herriko futbolariak miresten genituen, nahiz eta Zahorren pegatinak ere bildu. Gaur egun, telebistak urteko ia egun guztietan ekartzen du futbola gure etxeetara. Haurrek baloien pertsonaien bizitzaren izena eta nondik norakoak ezagutzen dituzte, baina inoiz ez dira Mojategin egon", nabarmendu dute.
Bestalde, liburuko protagonista diren Sagasta, Larrauri eta Aranbarri Mojategin hartuko ditu Mondrak egun horretan bertan, arratsaldean.