Enplegu teknikari zara, laneratze programak antolatzen dituzu, baina zuk zeuk zer formakuntza duzu?
Enpresara zuzendutako Giza Zientzietan lizentziatua naiz eta Proiektuen Kudeaketan ere badut prestakuntza.
Lan bila dabilenarentzat, zer eskaintzen duzue Garapen Agentzian?
Enpresen lan-eskaintzak kudeatzen ditugu, eta horretarako lan-poltsa propioa ere badugu. Ekintzailetza eta enpresa arloa ere lantzen ditugu. Banakako saioen bidez, lan bilaketarako orientazioa ematen da hainbat herritan, eta prestakuntza eskaintzen da goi-mailako ikasketarik ez dutenentzat.
Zer geratzen da gazteekin? Nolakoa da egoera gurean?
Gazteek badakite prestakuntza garrantzitsua dela lanerako, eta eskualdean eskaintza zabala daukagu. Askotan, lehen lan-aukera izateko bultzada bat behar dute. Lan bila dabilena askotan bakarrik sentitzen da askotan.
Hori gainditzeko, esaterako, Hazilan...
Adibidez, taldean elkar indartzen dute eta dituzten gaitasunak ere potentziatzen dituzte. Horri lan-bilaketarako baliabideak eta tresnak ere jasotzen dituztela gehitzen badiogu, lan bilaketa errazagoa egiten zaie.
Formakuntzari dagokionez, zer gomendatuko zenuke, Lanbide Heziketa ala unibertsitate gradua?
Lanbide Heziketa eta unibertsitatea uste baino lotuago egon daitezke; batetik bestera joateko
ateak zabalik daude.
Ba al dago oraindik ere Lanbide Heziketarekiko aurreiritzirik?
Oso aukera balizkoa da laneratzeko. Urteak daramatzagu eskualdeko Lanbide Heziketako
zentroekin elkarlanean, Lanbide Heziketari balioa ematen eta bere indarguneak ezagutarazten.
Zein da lan ideala, zure ustez? Zer bilatzen du jendeak?
Lan ideala? Pertsonaren garapena ahalbidetzen duen lana, norbera mugiarazi eta asetzen duena egitea izango litzateke, nire ustez. Eta etxetik gertu bada, askoz hobeto!
Internetek zela eragin du arlo honetan?
Lana bilatzeko orduan ere Internetek aldaketak ekarri ditu: enpresekin kontaktatzeko eta harremantzeko modua, lan-eskaintzak bilatzekoa, sare sozialen presentzia eta abar.