Azken asteko gertakariak salatu dituzte, eta Paroten –eta gainerako presoen– egoeraren konponbidean "urratsak emateko borondatea" dutela azpimarratu dute: " Guzti guztiak etxerako bidean izan arte kaleak beteko ditugula ozen esan nahi dugu eta elkarbizitzaren, konponbidearen zein bakearen defentsan egunetik egunera gehiago izango garela ziur gaude".
Zehazki, Paroti "lege arrunta" aplikatzeko eskaria egin dute; izan ere, Arrasateko Sareren ordezkariaren esanetan, dagoeneko Parotek "kalean behar luke": "Kalean egon beharko litzateke aspaldi, soilik legea aplikatuz, eta hori da hain zuzen ere, ekitaldi honetan eskatzen duguna: mendekua baztertu eta aplikatu ezazue lege arrunta!".
Horrez gain, hainbat izan dira egin dituzten eskaerak: Euskal presoak Euskal Herriko espetxeetara ekartzea; gaixo daudenak eta 70 urtek gorakoak etxeratzea; gradu progresioa aplikatuz, baimenekin ateratzeko aukera izatea; eta hiru laurdenak beteta dituztenak baldintzapeko askatasunarekin etxean egotea.
Bihar, mobilizazioa 13:00etan
Gora Arrasate! ekimenak deituta, bilkura egingo da bihar 13:00etan Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. "Faxismoa ez da sekula zilegi izango, presoen eskubideen defentsan dihardugunok jo puntuan gaituzte, euskaldunak, feministak, komunistak, abertzaleak, LGTBI mugimendua, jo puntuan duten bezala", esan dute.