Urruntze politikaz gain, azken egunetan jasandako presioa salatu du Sarek

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 18a, 13:02

Gaurko deitutako martxa bertan behera uztea erabaki zuen atzo Sare Herritarrak, "konfrontamendurako espazioak" ekiditearren. Halere, tentsio uneak izan dira VOXek egindako kontzentrazioaren ostean; Ertzaintzak kargatu egin du eta gizon bat zauritu da.

12:00etan herritar ugari batu dira Monterronen, Bizi osorako zigorrik ez! Giza Eskubidea, elkarbizitza, konponbidea lelopean egindako elkarretaratzean. Nahikari Otaegi Sareko bozeramaileak hartu du hitza, eta azaldu du, gaurko egunean, legea salatzeaz gain, egun hauetan jasandako "presio eta manipulazioa" salatzeko ere baliatu nahi dutela agerraldia. "Auzi honetan, hainbat hedabide, alderdi politiko eta baita instituzioetatik ere erantzukizunik gabeko jarrerak hartu dituzte. Honela, espetxe-politikan edozein aldaketa errefusatzen duten horien jarrera indartu dela salatu nahi dugu", adierazi du Otaegik.

Azken hilabeteen inguruko balorazio positiboa egin du Sarek, izan ere, presoen eta senideen eskubideak urratzen dituen salbuespen legediari "amaierara eramateko bidea" zabaldu dutela adierazi dute.

Bestetik, gaur Arrasaten egin diren bestelako deialdien harira, gogorarazi nahi izan dute Sarek "giza eskubideak defendatzen jarraituko duela": "Indarkeriaren biktimak eta pertsona guztien giza eskubideen errespetua kontrajarri nahi izan dituzten horiei gogorarazi nahi diegu giza eskubideak ezin direla partzelatan bereizi. Ezin dira batzuk defendatu, eta beste batzuk mespretxatu". Otaegik azpimarratu du bateragarriak direla Sarek biktimekiko duen errespetua eta giza eskubideen "edozein urraketaren aurrean" egiten duen salaketa.

Sareren elkarretaratzearen kontrako agerraldiak

10:30ean, Carlos Iturgaitz buru, Alderdi Popularreko ordezkariek agerraldia egin dute San Josepen, "terrorismoaren biktimak omentzeko" asmoz eta Sarek gaur egin duena "omenaldia" dela salatuz. Minutu bateko isilunea egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak