Sare Arrasate: "Guk ez dugu inor omenduko"

Eneko Azurmendi 2021ko ira. 14a, 11:47

Azken egunotan sortu den polemikari erantzunez, Sare Arrasateko kide Garazi eta Illart Azkaratek ukatu egin dute zapatuko martxan inor omenduko dutenik: "Guk ez dugu inor omenduko eta gure asmoa ez da inor mintzea. Martxaren helburua da Espainiako Gobernuari Unai Paroten eskubideak errespeta ditzala eskatzea, baita eskubide horien alde ahalik eta askotariko herritar gehien mobilizatzea. Gu hortan zentratuko gara", nabarmendu dute.

"Euskal presoek eta haien senideek jasaten dituzten eskubide urraketak" direla eta, elkartasuna adierazi eta haien egoera salatzea da zapatuko martxan egingo dutena, Sare Arrasateko kideek azaldu dutenez. "Martxa horretan, gaixo dauden presoak, 70 urtetik gorakoak eta zigorraren hiru laurdena beteta dutenak etxeratzea eskatuko dugu, baita gradu progesiboa aplikatuz, presoek baimenekin ateratzeko aukera izatea ere". Halaber, euskal presoei aplikatzen dieten salbuespenezko espetxe politika indargabetzea ere eskatzen dute, 7/2003 legea esaterako, eta baita bizi osoko kartzela zigorra salatzea eta presoen eskubideak bermatu daitezen ere.

PP eta Vox alderdien ekitaldiak

Sortutako polemika eta zurrumurruen harira, PPk eta Voxek iragarri dute Arrasaten mobilizatuko direla zapatuan. Euskadiko Alderdi Popularrak elkarretaratzea egingo du San Andresen, Ortega Lara bahituta eduki zuten lantegiaren aurrean, 10:30ean, Carlos Iturgaiz buru dela. Vox alderdi ultraeskuindarrak, berriz, Garibai etorbidean egingo du elkarretaratzea, 12:00etan, eta Santiago Abascalek iragarri du han izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak