Ibai-Artek azaldu duenez, Arrasate Blues-ek eragile aktiboa izan nahi du Arrasateko kultur eszenan, eta hain zuzen ere, herriko kultura-egutegiari hitzordu berriak gehitzeko, Blues 365 ekimena sortu dute.
Arrasate Blues jaialdiko zuzendari Jon Apraizek adierazi duenez, urte osoan zehar antolatuko dituzte kontzertuak, baina uztaileko jaialdia albo batera utzi gabe. "Arrasate Blues-en bi helburu garrantzitsuenetarikoak dira kaleei bizitza itzultzea eta merkataritza dinamizatzea", gehitu du.
Lehenengo emanaldia Adrian Cunninghamen taldeak egingo du, hilaren 17an. Blues 365 ekimenari hasiera emateaz gain, Professor Cunningham and his old school taldearen Euskal Herriko birako lehenengo kontzertua izango da Arrasatekoa. Ondoren, New Yorkeko taldea Donostian, Gasteizen eta Bilbon ere izango da besteak beste.