100 otzara zozkatuko ditu Ibai-Artek aste berdearen baitan

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 8a, 11:48

Hilaren 17a bitartean, Ibai-Artek 0 kilometroko produktuz osatutako 100 otzara zozketatuko ditu. Gainera,  New Yorketik datorren Professor Cunningham and his old school taldearen ikuskizuna ere izango da plazan, 17an bertan.

Merkataritza Berdearen astearen baitan, Ibai-Artek hainbat ekimen abiatuko ditu. Alde batetik, bailarako produktuez osatutako otzarak zozketatuko ditu, eta bestetik swing kontzertua eskainiko du Professor Cunningham and his old school taldeak, hilaren 17an.

Otzarek Bedoñako azenario, patata dultze eta kalabazazko donutsak; Gesaltza baserriko gazta; Leintz gatzagako gatz potoa; Belaskua baserriko txakolin botila; Oñatiko txokolateriako bonboiak; Jakion tomatea potea eta Aramaioko ahabi marmelada daramate.

Zozketan parte hartzeko, Arrasate Txartelarekin erosketa bat egin behar da eta txartelaren argazkia sare sozialen bidez partekatu: WhatsApp (688 73 41 49), Instagram edo Facebook-en. Argazkia bidaltzeaz gain, "km0 otzara nahi dut", adierazi behar da mezuan.

Otzaren banaketa irailaren 17an egingo da, 19.00etan, kontzertuarekin batera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak