Pesaren autobusei dagokienez, Arrasate> Bilbo (autobidez eta herriz herri); Eibar> Arrasate> Vitoria-Gasteiz (autobidez eta urtegitik); Eskoriatza> Arrasate> Donostia; eta Arrasate> Loiuko Aireportua egiten duten linea guztiak geratuko dira Zalduspe-Ospitalea geraleku berrian –eta ez zaharrean–.
Hiriarteko lineek ere gauza bera egingo dute: Arrasate> Oñati> Legazpi> Zumarraga; Vitoria-Gasteiz > Arrasate> Eibar; Eskoriatza> Arrasate> Deba; Bergara> Arrasate> Aretxabaleta> Eskoriatza; Eibar> Arrasate; Eibar> Arrasate> Eskoriatza (gauez); Oñati> Arrasate> Eskoriatza> Leintz Gatzaga (gauez). Hala, Eskoriatzarako noranzkoa dutenek Zalduspe-Ospitaleko geltokian eta erdigunean (Mondragon hotelaren parkingaren ondoan) egingo dituzte. Eibarrerantz doazenek berriz, Kontzeziñoko biribilgunean eta Zalduspe-Ospitaleko geltokian egingo dituzte.
