Astelehenetik aurrera, Zalduspe eta Ospitaleko geltokiak bateratu egingo dira

Uxue Igarza Loiola 2021ko ira. 9a, 16:07

3. autobus linea azkarraren ibilbidea egokitu egingo da: ELMAko geltokia desagertu eta Zigarrolako industriagunetik egingo du ibilbidea autobusak, Zalduspeko geltokira iristeko.

Linea guztiek egingo dute geldialdia Zalduspe-Ospitalea geltoki berrian. Horretarako, moldaketa bat egingo da 3. linean: autobusak Zigarrolako industriagunetik egingo du ibilbidea, Zalduspeko geltokira iristeko.

Udalak jakinarazi duenez moldaketa hori zerbitzuaren "efizientzian sakontzeko" eta herritarrari "zerbitzu egokiagoa eskaintzeko" egin da. Bestetik, gehitu du autobus guztiek IAT behar bezala dutela, eta egokitzen ari direla gasarekin funtzionatzeko eta horrela "ekologikoagoak" izateko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak