Aramarra, trikitizalea izaki, ikusle modura joan zen emanaldira, baina Arrizabalagak eta Dorronsorok –adiskide ditu– gonbidatu eta oholtzara igo zen, azken hiru kantuak elkarrekin jotzeko.
Iosu Arrizabalaga Izer eta Eneko Dorronsoro zeuden iragarrita atzo iluntzerako Arrasateko Portaloian, Trikitixa Eskolakoek eta Ibai Arte merkatarien elkarteak antolatutako Hauspo Egunaren egitarauaren barruan. Baina horiei aurpegi ezagun bat batu zitzaien, 2016an eta 2019an buruz buruko eta 2017an binakako –Rezustarekin– pilota txapelketak irabazitako Iker Irribarria, panderoarekin.
Aramarra, trikitizalea izaki, ikusle modura joan zen emanaldira, baina Arrizabalagak eta Dorronsorok –adiskide ditu– gonbidatu eta oholtzara igo zen, azken hiru kantuak elkarrekin jotzeko.
2021 ira 12 Arrasate
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.