Urtea bukatu baino lehen, Elma eraikinean egongo da Lanbide

Eneko Azurmendi 2021ko uzt. 27a, 10:38

Langileak eraikinaren atariko zorua konpontzen.

Beheko solairuan jarriko dute bulego berria, hemeretzi langilerekin; hamaika Lanbidekoak eta zortzi SEPEkoak. Gaur egun Lanbideren bulegoa denari ez diote ikusi "hazkunderako aukerarik" eta bi solairu izateak ere "zaildu" egiten du lanaren antolaketa, Lanbideko ordezkariek azaldu dutenez. Hori dela-eta dator lekualdaketa.

Egoitza berria martxan egongo da 2021eko azken hiruhilekorako. Hala aurreikusten du, behintzat, Lanbidek. 603 metro karratuko bulegoa izango da eta hemeretzi langile ariko dira.

"Elma eraikinean zerbitzu guztiak solairu bakarrean eskaini ahal izango ditugu, beheko solairuan, gainera, eta langile guztiak elkarrekin egon ahal izango dira, bai Lanbidekoak eta baita SEPEkoak ere (Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoa)", azaldu dute Lanbideko ordezkariek.

Goian, udal zerbitzuak

Beheko solairuan sarrera bat egokitzen ari dira, goiko solairuetarako sarbidea ahalbidetzeko. Gogoratu behar da 2019ko udal hauteskundeetan EAJren proiektuetako bat izan zela Elma erabiltzea "herritarren tramitazioak errazteko gune" gisa, eta Udal Gobernuak azaldu du horretarako lanean ari dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak