Batetik, Garibai oinezkoentzako izatea ondo ikusten du "lehenengo pauso" moduan: "Laubide proiektuan hala proposatu baitugu hasieratik, herritar askorekin kontrastatu ostean".
Abiapuntu hori, dena den, ez zaio nahikoa iruditzen, "beste gauza asko gelditzen baitira erdibidean esparru horretan; esate baterako, Biteri autorik gabeko gune izatea, bidegorri sare integral bat, inguruko kaleetako trafikoaren birbideratzea, autobus geltokiaren izaera eta kokapena".
Azkenik, koalizioak esan du Gobernuak Laubide proiektuari "ezikusiarena" egin diola hasieratik. "Baina ez zaio beste erremediorik geratzen ari herritarrekin landu dugun proiektu hau urratsez urrats gauzatu baino, nahi gabe ere EH Bilduri arrazoia emanez", gaineratu du. "Bejondeizuela, bejondeigula".