Gaur hasiko dira TAO sistema berriaren guneak margotzen

Uxue Igarza Loiola 2021ko uzt. 5a, 10:15

Irailean jarriko da martxan sistema, baina guneak markatzeko lanek hiru bat hilabete iraungo dituztela aurreikusi du Arrasateko Udalak. Gelmako biribilgunetik hasi eta San Andreserainoko aparkalekuetan ezarriko dute sistema, ospitalean eta Zalduspe gunean izan ezik.

TAO sistemaren seinalizazioa jartzen hasi da gaur Arrasateko Udala. Gauzak horrela, lanak ez oztopatzeko, autoa epe luzez geldirik utzi behar dutenei bestelako aparkaleku batzuk erabiltzea eskatu die Udalak.

Bestetik, Udalak azaldu duenez, autoen fluxua murriztuko delakoan, sistemaren helburua Arrasateko mugikortasun eredua "jasangarriagoa eta oinezkoentzat atseginagoa eta erakargarriagoa" izatea da.

TAO gune berriak

Gelmako biribilgunetik hasi eta San Andreserainoko aparkalekuetan ezarriko dute TAO sistema berria, ospitalean eta Zalduspe gunean izan ezik. Hala, Aldain, Txaetan eta Zerrajeran, esaterako, TAO jarriko dute. Era berean, herrigunetik kanpo dauden Musakola, Erguin, Obenerreka, Makatzena, Santa Marina eta Santa Teresa, besteak beste, salbuetsita geratuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak