Kulturolako horma-irudiaren lehiaketa hutsik uztea erabaki du epaimahaiak

Maider Arregi 2021ko uzt. 2a, 15:34

Kulturola eraikineko hormaren murala aukeratzeko lehiaketa publikoa jarri zuen martxan udalak maiatzaren 12an. Guztira, zazpi proposamen jaso dira, baina epaimahaiak aho batez lehiaketa hutsik uztea erabaki du.

Epaimahaiko kide dira udal ordezkari bat, Kulturola zaharberritzeko proiektua idatzi duen arkitektoa eta obraren zuzendaria, Arte Ederretan lizentziadunak diren bi lagun, eta Arte Ederretan graduatua den beste bat. "Parte-hartzaileek aurkeztutako proiektua izan da murala aukeratzeko oinarri bakarra, proposamenak anonimotasunez landu dira", azpimarratu dute. Aurkeztutako proiektu, memoria eta aurrekontu guztiak aztertu ondoren, lehiaketaren epaimahaiak, aho batez, honako hau ebatzi du:

1. Proiektuak aurkeztu dituzten pertsonei lehiaketan parte-hartzeagatik eskerrak ematea.

2. Lehiaketa esleitu gabe uztea, honako kontsiderazio hauetan oinarrituta: 

  • Aurkeztutako proposamen eta irudietan ez da ikusten lehiaketarako ezarritako helburuekiko korrespondentzia-adierazpen argi eta sendorik.
  • Proiektuek ez dute proposamen-elementurik tokiko industria-tradizioaren eta Kulturolaren arteko sinbiosi artistiko nahikoa iradokitzeko kultura-fabrikaren ideia gisa.
  • Aurkeztutako lanek ez dute garbiketa sintetikorik lehiaketaren helburuetara egokitzeko.
  • Aurkeztutako irudietako bat ere ez da monumentu eta BIC (kultura-intereseko ondasuna) izendatutako eraikin batean aplika daitekeen nortasun-ezaugarri.
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak