Segurtasun distantzia bermatuz gero maskara kendu ahalko da kalean ekainaren 26tik aurrera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko eka. 25a, 14:15

Urtebete eta hiru hilabetez derrigorrezkoa izan ostean, aire zabalean kendu ahalko dira maskarak, betiere, pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia bermatzen bada. Eremu itxietan eta garraio publikoan nahitaez erabili beharko da musukoa. Bihar, ekainak 26, jarriko da indarrean arau berria.

Osasun adituek gomendatu dute uneoro maskara garbi bat soinean eramateko baldintzak betetzen ez direnean musukua jarri behar delako. Hori bai, Debagoieneko ospitaletik mezu lasaigarria helarazi nahi izan du Iñaki Peña medikuak.

Urtebete eta hiru hilabete

2020ko martxoaren 21ean ezarri zuen maskara derrigorrez jartzeko neurria Espainiako Gobernuak. Aire zabalean eta erabilera publikoa duten gune itxietan izan zen derrigorrezkoa egun horretatik aurrera, 6 urtetik gorakoentzat. Hasieran, bi metroko segurtasun distantzia ziurtatu ezin zenerako agindu zuten, baina gerora ohikoa bilakatu da maskara kalean, mendian eta hondartzan, parkeetan eta terrazetan, udako oporretan zein eguberrietako ospakizunetan, COVID-19aren transmisioa eteteko.

Baina badirudi maskararen presentzia murrizten joango dela aurrerantzean eta, Iñaki Peñaren arabera, arauak lausotzen joango dira laster. Gainera, aurtengo uda zein udazkena nabarmen hobeak izango direla dio, ez da-eta olatu berririk espero.

Bi aste COVID-19agatik ospitaleratu barik

Debagoieneko ospitalean lanez lepo dabiltza koronabirusaz gain beste hainbat gaixotasun ere artatu behar direlako baina bi aste pasatu dira dagoeneko COVID-19agatik azken pertsona ospitaleratu behar izan zenetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak