Ikasleak soilik ez, trikiti eta pandero munduko izen entzutetsuak batu ditu gaur Amaia antzokian Arrasateko Pandero jaialdiak. Arrasateko Trikitixa Eskolak, Arrasateko Udalaren laguntzarekin, antolatutako aurtengo pandero jaialdiaren nobedadea hori izan da, hain zuzen ere, eta herritar asko erakarri ditu Amaia Antzokira.
Neomak taldeko neskek eman dioten hasiera jaialdiari, eta ostean iritsi da Elizgoien ahizpen eta Oses-Leuza anaien emanaldiaren tartea. Izer (Iosu Arrizabalaga) eta Eneko Dorronsoro, Khami eta Amaken emanaldiez gozatzeko aukera ere egon da.