Arrasate Bluesek ekitaldia egin zuen atzo, herriko plazan

Ainhoa Arana 2021ko eka. 20a, 13:37

Giro paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Arrasateko herritarrek herriko plazan. Eguraldiak eta zuzeneko musikak terrazak betetzen lagundu zuten.

Arrasateko Kajoi tabernaren 34. urteurrena aitzakitzat hartuta, Soriako Blues Deluxe taldearen kontzertuaz disfrutatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Musika taldeak ibilbide luzea du mundu honetan, 11 urte hain zuzen ere eta atzo azken diskoa aurkeztu zuen Blues Deluxe Session Vol.1. Ekitaldia aprobetxatuz Arrasate Blues garagardoa aurkeztu zuten.

Arrasate Blues uztailaren 15tik 18ra ospatuko bada ere, motorrak berotzen hasiak dira jada. Aurten emakumeei keinu egingo dio jaialdiak eta Jesusi Etxebarria arrasatearra omenduko dute.

arrasate blues garagardoaren aurkezpena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak