Agenda 2030i lotutako proposamenak aurkeztu dituzte ikasleek, osoko bilkuran

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 18a, 14:08

Ingurumena berreskuratzeko aurrekontuak handitzea, eukalipto landaketak egiteko zailtasunak jartzea, Udalaitzek daukan balio naturala babestea edota herri barruko bidegorriak lotzea izan dira gaztetxoek Arrasateko Udalari proposatutako ideietako batzuk.

Udalako Ingurumen Eskoletan egun bateko egonaldia egin dute Arrasateko Lehen Hezkuntzako 1.161 ikaslek. Pandemiaren eta ingurumenaren arteko loturak aztertu dituzte eta herrian gizakiek egindako eraldaketak behatu dituzte: harrobiak, eraikuntzak, deforestazioa, egur landaketak…

Klima larrialdiari irtenbidea topatzen ere ahalegindu dira gazteak, eta horretarako Arrasateko Udalari hainbat proposamen egin dizkiote: aurrekontu gehiago jartzea ingurumena berreskuratzeko proiektuetarako; udalerriko natura eta errekuperatutako lekuak ezagutarazteko irteerak antolatzea; eukalipto landaketak egiteko zailtasunak jartzea; Udalaitzek daukan balio naturala babestea; herri barruko bidegorriak lotzea...

Horrez gain, ikasleak jakitun dira konpromiso batzuk ere hartu behar direla norbanako moduan, eta beste batzuen artean, honako hauek beteko dituztela adierazi dute: erabili eta botatzeko produktuak ez aukeratzea, elikagaiak nondik datozen eta nola eginda dauden begiratzea, bilduki gutxiago duten produktuak erostea eta herri barruan oinez, bizikletaz edo patinetez mugitzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak