Antton Telleria igoko da Amaiako oholtzara bihar arratsaldean

Hasier Larrea 2021eko ekainaren 18a

Telebistako aurkezle eta esatariak 'Nekatutak' izeneko bakarrizketa-saioa aurkeztuko du arrasatearren aurrean hilaren 19an, arratsaldeko zazpietan.

"Egunerokotasunean oharkabean gertatzen diren pasarte umoretsuei" buruz ariko da tolosarra, dagoeneko Euskal Herriko zenbait txokotara, tartean Bergarara, eraman duen monologoan. Pixkanaka bakarrizketetan "eskarmentua" hartzen dabilela dio Telleriak: "Unean uneko publikoaren aldartea ulertzen, eta grazia gehien eta gutxien egiten duten txisteak identifikatzen". Oraindik sarrerarik lortu ez duena garaiz dabil arrasate.eus webgunean eskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak