Basauriko eraso homofoboa salatu dute Arrasaten

Eneko Azurmendi 2021ko eka. 10a, 19:49

Morbor taldeak deituta, gazte batek asteburuan Basaurin jasandako erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute, Zuen gorrotoak hiltzen gaitu lelopean. "Halako eraso homofobo bortitzak uste baino ohikoagoak dira eta Arrasaten ere hori salatzea inportantea dela uste dugu", azaldu du Morbor taldeko kide Manex Agirrek.

Gaineratu duenez, kasu honetan erasoa salatzeko aukera izan du biktimak, baina beste askotan ez da hala izaten. "Askok ezin dituzte eraso hauek salatu, egoera pertsonalagatik, familian bizi duen egoeragatik edo bestelako arrazoiengatik. Ekain ausarta izanda, Euskal Herri mailan oihartzuna izan du kasuak eta guk ere babesa erakutsi nahi izan diogu".

Biolentzia estrukturala dela nabarmendu du Agirrek. "Hau eraso fisiko bat izan da, baina beste maila bateko biolentzia asko ematen dira egunero. Eredu heteropatriarkalean mugitzen gara eta konturatzen ez bagara ere, egunero bizi dugu biolentzia".

Azkenik, ekainaren 28a ere izan dute gogoan, Harrotasunaren Eguna. "Azken urteetan, askotariko arrazoiengatik, indar handia hartu du egun horrek. Ospatzeko eguntzat daukagu baina, ospatzeaz gain, aldarrikatzeko eta borrokatzeko eguna ere bada, oraindik ere homofobia oso barneratuta dagoelako gure gizartean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak