'Unai Parot. 31 urte espetxean' ekimenaren baitako bertso saioa egin da Monterronen

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 5a, 13:54

31 urte dituzten, Jone Uria, Miren Amuriza eta Maddalen Arzallus bertsolariak igo dira Monterroneko oholtzara eguerdian. Ane Zuazubiskar izan da gai-jartzailea, eta adinaren kontuaz gain, beste hainbat gairen inguruan jarri ditu bertsotan hirurak; baita Arrasateko beilatokiaren kokapenaren inguruan ere.

Arrasateko Sarek dinamika bat abiatu zuen martxoan, 31 urte espetxean daramatzan Unai Paroten etxeratzea lortzeko, eta ordutik hainbat ekintza egin dira; lehenengoa, martxoaren 28an egin zen manifestazioa. Halaber, aurtengo martxoan Puertoko espetxetik Leonekora aldatu zuten preso arrasatearra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak