Irailetik lehen aldiz, ez dago COVID-19 positibodun gaixorik Debagoieneko Ospitalean

Miren Arregi Amasorrain 2021ko eka. 4a, 21:03

Iazko apirila bukaeratik irailera bitartean, Debagoieneko Ospitalea "ospitale garbia" izan zen. Irailetik eguenera arte, aldiz, lau eta hamaika paziente artean izan dituzte, eta hamabost izatera ere iritsi dira, intzidentzia altuko uneetan. Aldiz, atzo, ekainak 3, irailetik lehen aldiz, ez dago COVID-19 positibodun gaixorik Arrasaten.

Txertaketari dagokionez, EAEn  1.419.397 dosi ipini dira eta horietatik 950.431 pertsona dira lehen dosia jaso dutenak. Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan txertoa jasotzera deituriko herritarren %79,03k jaso du gutxienez lehenengo dosia.

Bestetik, maiatzean zehar Arrasateko Coliseun gimnasioan egondako pertsonei zuzendutako baheketa egin dute ekainaren 2an. Guztira 21 pertsonek hartu dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak