Coliseum Arrasate gimnasioan egon diren guztiei Debagoieneko Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan egingo zaizkie probak bihar, 10:00etatik 11:00etara. Ondoren, SMS bidez jakinaraziko dira emaitzak.
Maiatzaren 1etik hona gimnasioan egon direnei PCR proba egiteko eskatu die Osasun Sailak. Hala, 943 03 52 50 edo 900 20 30 50 telefonoetara deituta, aldez aurreko hitzordua hartu beharko dute eta bihar egingo zaie proba Debagoieneko Ospitalean.
Coliseum Arrasate gimnasioan egon diren guztiei Debagoieneko Ospitaleko Kanpo Kontsulten eraikineko beheko solairuan egingo zaizkie probak bihar, 10:00etatik 11:00etara. Ondoren, SMS bidez jakinaraziko dira emaitzak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.