Eneko Carrascal Gipuzkoako txapeldun, errekor pertsonalarekin

Hasier Larrea 2021ko mai. 31a, 10:03

Irudia: Real Sociedad.

Donostian izan dute hitzordua asteburu honetan Arrasateko atleta ugarik, Gipuzkoako txapelketaren baitan.  7,73 metroko luzera jauzia egitea lortu du Carrascalek, inoiz egin duen onena, Gipuzkoako zein Euskadiko markatik 4 zentimetrora gerturatuz.

Atleta arrasatearrek sasoi betean daudela erakutsi dute beste behin. Istar Dapena pertika jauzilaria ere lehen postuan gelditu da bere modalitatean, 5,10 metroko saltoa eginda. 100 metrokoetan herriko lau ordezkarik parte hartu dute: Aitor Urangak (11 segundo eta 20 ehuneko), Iker Menorrek (11 segundo eta 81 ehuneko), Ander Oterok (11 segundo eta 81 ehuneko) eta Oihan Zuluetak (12 segundo eta 85 ehuneko). Urangak, denbora horrekin,  bere marka hobetu eta Arrasateko seigarren marka onena egitea lortu du. Alex Agirianok ere hobetu du bere marka luzerako jauzi hirukoitzean, 15,22 metroko emaitza egin baitu, aurrez ezarritako 14,49 metrokoaren aldean.

Luzera jauzian Eneko Carrascal eta Mikel Agirre aritu dira. Agirre, 6,92 metroko luzera jauziarekin, Espainiako txapelketara sailkatu da. Carrascalek eskuratu du lehen postua; 7,73ko jauziarekin, 23 urtez azpiko marka ezarri du Estatu mailan, eta maila absolutuko hirugarren marka onena egin du era berean.

Asteburua borobiltzeko, ezin ahaztu Malen Ruiz de Azuak Europako txapelketan batu duen zilarrezko domina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak