Antolatzaileen esanetan, emanaldiak irauten duen 72 minutuetan, ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakin-mina eta nazka bizitzeko aukera izango du. "Jasotako film labur guztien artean zortzi aukeratu dira beraien istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik", gaineratu dute.
Honako film laburrak ikusi ahal izango dira:
- Aterpean Ateri (Ruben Crespo).
- Nigandik (Imanol G. Gurrutxaga).
- Game Over (Ilune Diaz).
- Ilunabarrean esan (Ekhiñe Aizkorbe, Sara Alonso, Irati Egibar, Julene Etxauri, Xabier Vallina eta Irene Zaldua).
- Babarrun Txapelketa (Andoni Mtz de Madina eta Julen de la Serna).
- Datsegit (Aitor Arruti).
- Nire eguneroko maitea (Ximun Fuchs, Manex Fuchs, Eñaut Castagnet).
- Agur (Iñigo Acha).
Aurrez izena eman behar da
Gaztetxeko emanaldia doan izango da, baina, edukiera mugen ondorioz leku mugatua izango denez, sarrerak eskuratu beharko dira aldez aurretik, AEDn, honako egun eta ordutegiarekin: maiatzaren 20an eta 21ean, 17:00ak eta 19:00ak bitartean.