Sei mendi ibilaldi eta sei bisita historiko, maiatzaren 15ean hasita

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 11a, 10:16

Aurtengo Aste Santuko bisita gidatuetako bat, alde zaharrean.

Maiatzaren 15etik ekainaren 26ra, Arrasateko historia, industria edo eraikin garrantzitsuenak zein ingurune naturala ezagutzeko aukera eskainiko du Udalak, ondarea ezagutzera emateaz gain, garapen ekonomikoari bultzada emateko asmoz. Izen-emateak BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituta edota Arrasate.eus webgunean egin daitezke.

Uda sasoiaren atarian, Arrasateko Udalak maiatza eta ekaina bitarteko turismo eskaintza aurkeztu du, "herritarrei zein kanpotik herrira hurbiltzen direnei Arrasate sakontasunean ezagutzeko bisita historiko zein mendi ibilbidez osaturiko egitarauarekin".

Zentzu horretan, Arrasate, gertuko turismoa lelopean, sei mendi ibilaldi eta beste sei bisita historiko prestatu ditu maiatzaren 16an hasi eta ekainaren 26ra bitartean.

Udalak azaldu duenez, helburua da herriko ondare historiko zein naturalari balioa eman eta ezagutzera ematea, herriko garapen ekonomikoari bultzada ematearekin batera. "Turismo eskaintza honen bitartez, herritarrei zein bisitariei Arrasate ezagutzeko plan desberdinak eskaini nahi dizkiegu, herrian bertan egiteko aukera desberdinak, alegia. Horren bitartez, gure asmoa edo nahia da tokian tokiko kontsumoa bultzatzea, hau da, herritarrek zein bisitariek Arrasaten kontsumitzea, besteak beste, herriko merkataritza, ostalaritza edota ostatuetan. Eta horretarako, turismo eskaintza erakargarria osatu dugu".

Era berean, Udalak azpimarratu du bisita edota ibilbide guztiak prebentzio, segurtasun eta higiene neurri guztiak hartuz eta errespetatuz egingo dituztela, "betiere, herritarren zein bisitarien osasuna eta ongizatea bermatzeko".

Izena emateko, hiru bide

Izen-emateak, halaber, zabalik daude dagoeneko eta interesa daukatenek BAZen, 943 25 20 00 telefonora deituz edota www.arrasate.eus/ezagutu webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena. Antolatutako ekintzetan izena emateko azken eguna irteera aurreko ostiralean izango da, 12:00ak baino lehen.

Honakoak dira bisitak eta ibilaldiak:

Bisita historikoak

  • Maiatzak 15, larunbata, Historiaurrea: Lezetxiki. Lezetxiki izan zen euskal lurretako lehen giza kokagunea; Atapuercan bizi izan zen giza espezie bera.
    • 09:30 euskaraz.
    • 10:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Garagartzako plaza.

*Oharra: Automobilez gerturatu nahi izanez gero, goran aparkaleku txiki bat dago. Ordutegia, 10:00etan euskaraz eta 11:00etan gazteleraz.

  • Maiatzak 22, larunbata, Arrasateko udaletxea: pasarte historiko eta politikoen lekuko izan den eraikina ezagutzen.
    • 10:00 euskaraz.
    • 11:00 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.
  • Maiatzak 29, larunbata, “Burdin Aroa-Erdi Aroa: San Balerio meatzarien kofradia”: 1434an, meatzarien gremioak, bere lehen ordenantzak idatzi zituen eta horietatik abiatuta bidaia bat egitea da proposamena.
    • Bisita euskaraz:
      • 09:45 oinez Herriko Plazatik.
      • 10:30 San Balerio ermitan.
    • Bisita gazteleraz:
      • 12:00etan San Balerio ermitan.
  • Ekainak 5, larunbata, Burdin Aroa-Erdi Aroa: Arrasate Erdi Aroko hiribildua: Alfontso X jakitunak Hiri Gutuna eman zuen 1260ko maiatzaren 15ean, Jaenen, San Esteban del Puerto herrian.
    • 10:30 euskaraz.
    • 12:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.
  • Ekainak 12, larunbata, Aro modernoa: Arrasateko ilustrazio garaia: Aire berriak Arrasaten. Erdi Aroko gatazkak alde batera utzi eta humanismoak hartu zuen protagonismoa, Aro Modernoan, herria mundura irekiz.
    • 10:30 euskaraz.
    • 12:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.
  •  Ekainak 26, larunbata, Industrializazioa: Industria ondarea eta Vasco-Navarro trena: 1919an Vasco-Navarro trena iritsi zen Arrasatera eta bidaiarien zein merkantzien trafikoa haztea ekarri zuen. Mekolalde eta Arrasate arten tren misto bi ari ziren eta merkatu egunetan Gasteizeraino heltzen ziren.
    • 10:30 euskaraz.
    • 12:30 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Herriko plaza.

Mendi ibilbideak

  • Maiatzak 16, igandea, Ipar martxa (Nordic walking) Garagartza-Gesalibar.
    • 10:00etan, Herriko Plazatik.

*Oharra: Nordic Wlaking-eko makilak eraman beharko dira. Material hau ez duenari utzi egingo zaio.

  • Maiatzak 23, igandea, Gongetako meatzeak eta Udalatxeko karsta.
    • 09:00, Udalatik, San Esteban elizatik.

*Oharra: mendiko oinetako zein arropak eta hamarretakoa eta ura eramatea gomendatzen da.

  • Maiatzak 30, igandea, Galarrako koba.
    • 09:00 euskaraz.
    • 11:00 gazteleraz.
    • Abiapuntua: Meatzerreka elkarteko aparkalekua.

*Oharra: mendi ibilbide hau egiteko ezinbestekoa izango da kaskoa (bizikletakoa, adibidez) eta eskuko linterna zein linterna frontala eramatea. Horrekin batera, mendiko oinetako zein arropa aproposa eramatea gomendatzen da (tarte motz batean lurrean arrastaka ibili beharko da).

  • Ekainak 6, igandea, PR-GI 205 Anporreta bira, burdinaren bidea.
    • 10:00etan, Herriko Plazatik.

*Oharra: mendiko oinetako zein arropak eta hamarretakoa eta ura eramatea gomendatzen da.

  • Ekainak 13, igandea, Ipar Martxa (Nordic Walking) Bedoña-Kurtzetxiki.
    • 10:00etan, Herriko Plazatik.

*Oharra: gomendagarria da Nordic Wlaking-eko makilak eramatea. Material hau ez duenari utzi egingo zaio.

  • Ekainak 20, igandea, “PR-GI 206 Murugain, dragoiaren bidetik”.
    • 10:00etan Herriko Plazatik.

*Oharra: mendiko oinetako zein arropak eta hamarretakoa eta ura eramatea gomendatzen da

Arrasate zure kasa

Aukera horiez haratago, Arrasate norberak bere kabuz eta bere kasara ezagutzea nahiago izango balu, Udalak erdigunean dauden ibilbideak gomendatu ditu, "hala nola, Erdi Aroko ibilbidea, arnasguneak eta industria ondarearen ibilbidea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak