Pentsiodunak Aurrera plataformak 2012ko lan-erreforma indargabetzea eskatu du beste behin

Eneko Azurmendi 2021ko mai. 10a, 15:02

"Gure borrokari esker, badakigu pentsioen sistema publikoa jasangarria dela eta urteetan iruzur egin digutela pribatizazioa justifikatzeko eta gure pentsioak okerragotzeko. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora arte handitzea nahi dugu, genero-arrakala bukatzea, eta erretiroa hartzeko adina aurreratzea, gazteen langabezia larria murrizteko", adierazi dute gaurko elkarretaratzean.

Azpimarratu dutenez, gaur egun, ehun pertsonatik hamahiru pobreziarik larrienean bizi dira, gizarte-bazterketaren aurkako Europako sarearen arabera. "Biztanleen ia erdiek onartzen dute zailtasunak dituztela hilaren amaierara iristeko. Pandemiak larriagotutako egoera, hain zuzen. Familien desberdintasuna eta pobretzea handitzen ari da, gehiengoaren sufrimenduaren kontura ondarea eta aberastasuna metatzen duen gutxiengo baten mesedetan. Ehun pertsonak bakarrik metatzen dute aberastasunaren %11 eta horietatik bostek eramaten dute erdia".

Gaineratu dute legez ezarritako lan-erreformek edo ia ordaintzen ez den sozietateen gaineko zerga batek, edo bankari lapurrak erreskatatzeko diru publikoa erabiltzeak gutxiengo baten pribilegioei eusten dietela, gehiengo sozialaren kontura. "Lan-erreformak bertan behera uztearen aldeko mobilizazioak ugaritzen ari diren bitartean, Estatuko Gobernuak behin eta berriz esaten du sindikatuek itun sozialak lor ditzaketela patronalarekin, eta hori badakigu ezinezkoa dela, jakin bai baitakigu patronalak eskulan merkea ustiatzen jarraitzeko interesa duela, etekinak areagotzeko".

Hori dela eta, zera eskatzen jarraitzen dute oraindik ere pentsiodunek: "Pentsioei eta 2012ko lan-erreformari dagokienez, Gobernuak bere gobernu-programa bete dezala, lan-erreforma indargabetzeko konpromisoa publikoki eta idatziz hartu zuen eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak