Feminismoaren egoera eta etorkizuna berbagai, Mari Luz Estebanekin

Hasier Larrea 2021ko mai. 6a, 17:26

Mari Luz Esteban antropologo eta aktibista feminista elkarrizketatu zuen eguaztenean Maite Asensio kazetariak Kulturaten, Emakume Txokoak antolatutako 'Emakumeak protagonista' saioan; pandemiaren arrastoak kezkatzen duela aipatu zuen Estebanek.

1977an Leioako unibertsitatean antolatutako Euskal Herriko lehen Jardunaldi Feministek ireki zioten atea Mari Luz Estebani feminismoaren arloan orain arte egin duen ibilbide oparoa jorratzeko. Medikua, antropologoa, irakaslea eta ak-tibista feminista izateaz gain, Feminismoa eta politikaren eraldaketak saiakera eta Andrezaharren manifestua poesia liburua argitaratu ditu. Emakume Txokotik ez zuten zalantzarik izan Estebani Emakumeak protagonista saiorako gonbidapena egiteko orduan, "bere jardunak irakaskuntza, ikerkuntza, lite-ratura eta konpromiso soziala" bateratzen dituela iritzita.

Elkarrizketatuari Maite Asensio Berria egunkariko kazetariak egin zizkion galderak. 2014an Argia saria jaso zuen kazetari jardunean genero-berdintasunean eginiko ekarpen guztiengatik, bere konpromisoagatik eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari ematen dion garrantziagatik. 2018an, gainera, Arantxa Iraola Alkortarekin batera Alardeak, ukatutako plazara saiakera liburua argitaratu zuen.

Mugarriak eta erronkak

Gai ugari aletu zituen Estebanek jendaurreko elkarrizketa hartan. Alde batetik, Euskal Herrian feminismoak azken urteetan lortutako hiru mugarri izendatu zituen: 2018ko eta 2019ko Martxoaren 8ko greba orokorrak, 2019ko azaroan garatutako V. Jardunaldi Feministak eta 2016ko sanferminetan jazotako bortxaketa kolektiboa gaitzesteko mobilizazioak.

Gainera, berdintasun aukerarako neurri eta arauak "sustatu" direla nabarmendu zuen, eta hezkuntzan, osasungintzan eta lan arloan "aurrerapenak" lortu direla jarri zuen adibidetzat. Feministen presentzia "esparru guztietan areagotu" izana ere garrantzitsutzat jo zuen.

Hala ere, pandemiaren krisiak eta eskuin muturraren gorakadak "orain arteko lorpenen galera" ekar dezaketela uste du Estebanek. Horregatik, "erresistentzia" egitea tokatzen dela aipatu zuen hitzaldian zehar.

Hilaren 19an, kabareta

Emakume Txokoak maiatzerako antolaturiko ekitaldien artean, halaber, hilaren 19an, Esnatu naiz kabareta eskainiko du Andoni Mutiloak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak