San Andres auzoko ez-jaien bueltan ekintza ugari antolatu dituzte asteburu honetarako, eta Pepi Gorosabel auzo-alkatearen pregoia entzuteko aukera izan dute, hasteko eta behin. Egingo dituztenen artean daude balkoi eta leiho apainketa lehiaketa, eta jai batzordeko kideek azaldu dute, bihar, domeka, arituko direla kalez kale apaingarriak ikusten. Kartel eta marrazki lehiaketa ere ez dira faltako, eta dagoeneko hasi dira haurren marrazkiak jasotzen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.