Beilatoki berriaren proiektua onartu du San Felipe Elkarlaguntzak

Oihana Elortza 2021ko api. 24a, 10:35

Ignacio Zuloaga kaleko 2. zenbakian egongo da beilatoki berria.

Atzo, egubakoitza, egindako batzar orokorrean erabaki dute bazkideek, boto bidez, beilatoki berria irekitzeko proiektua. Lokala hilabeteko epean erosiko dute eta urtearen amaierarako egokituko, Tanatorio San Felipe Beilatokia izenarekin. 

Beilatoki berriaren proiektuarekin aurrera egin edo ez bozkatu behar zuten atzoko batzar orokorrean San Felipe Elkarlaguntzako bazkideek, eta baiezkoak irabazi zuen: 434 botoetatik, 316 baiezko. Hala, Ignacio Zuloaga kaleko lokala erosi eta bertan beilatoki berria jartzeko proiektua aurrera doa. Musakolako beilatokia ordezkatuko luke berriak.

Lokala hilabeteko epean erosiko dute eta urtearen amaierarako egokituko, Tanatorio San Felipe Beilatokia izenarekin. Funeraria Ojanguren Ehorztetxea arduratuko da beilatokiaren kudeaketa integralaz eta ustiapenaz, eta Arrasateri eta Debagoiena osoari eskainiko dizkio zerbitzuak. San Felipe Elkarlaguntzako kideek deskontuak izango dituzte irekiera egunetik, eta deskontu horiek % 50era iritsiko dira urte batzuetan. Kuotak mantendu egingo direla ere onartu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak