San Felipeko arduradunek nabarmendu dute parrokiatik eta aparkaleku publikoetatik gertu egoteak sarbide eta aparkaleku-arazoak "minimizatu" egingo lituzkeela. Lokalaren lan eremuak 235 metro koadroko azalera dauka, deskargarako, kameretarako eta hildakoaren prestakuntzarako , baita 30 metro koadro inguruko hiru beilatoki eta 50 metro koadro baino gehiagoko atari handi bat ere. Elkartetik adierazi dute "egoera jakin batzuetan, tanatorioak 50 pertsona inguruko edukiera duten zeremonia zibil edo erlijiosoak" hartu ahal izango lituzkeela bere atarian, baina "100 pertsona inguruko edukiera" ere izan dezakeela guztira.
Gune "seguru, eroso eta atsegina"
Instalazio berri horien bidez, Musakolako beilatokia ordezkatu nahi dute: "Gaur egun Gipuzkoako beilatoki zaharrena da; gure maitatuen agurraren orduan, banaketa funtzionala eta ekipamendu berritua eskainiko duen erdiguneko inguru segurua, erosoa eta atsegina bermatu nahi dugu".
Proposamena asteazkenean aurkeztu zuten Kulturaten, eta apirilaren 23ko batzar orokorrean erabakiko dute bazkideek onartu edo ez.