San Felipe Elkarlaguntzak apirilaren 23an egingo du ohiko batzar nagusia

Eneko Azurmendi 2021ko api. 13a, 11:24

Iazko batzar nagusia, otsailean, Kulturaten.

Amaia antzokian egingo dute, 17:30ean hasita eta, besteak beste, 2020ko kudeaketaren txostena eta ekitaldiko kontuen azalpena, eta aktuarioaren txostena jorratuko dituzte. Jarraian, lokala eta bere ekipamendua erosteko eta beilatoki gisa alokatzeko proposamena eztabaidatuko dute eta auditoreekin egindako hitzarmenari buruzko informazioa emango diete bazkideei –ezinbestekoa izango da nortasun agiria aurkeztea–.

Iazko batzar orokorrean hala onartuta, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakunde (BGAE) bihurtu zen San Felipe Elkarlaguntza Elkartea, erregimen berezia daukana eta aseguru-jarduerarik egiten ez duena. Hori dela eta, auditoretzak eta eskatutako hornidura teknikoek "ikuspegi lasaigarria" eskaini diote elkarteari. "Informazio hori azaltzeko eta, hala badagokio, onartzeko, San Felipeko bazkide titularrei dei egiten diegu ohiko batzar nagusirako", azaldu dute.

Hau da gai-zerrenda:

1. Bileraren akta onartzeko 2 bazkide hautatzea.
2. 2020ko kudeaketa-txostena.
3. 2020ko urteko kontuak irakurtzea eta onartzea.
4. 2020ko txosten aktuariala.
5. Lokala eta bere ekipamendua erosteko eta beilatoki gisa alokatzeko proposamena.
6. Auditoreekin egindako hitzarmena onartzea.
7. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua 2021erako, eta zenbatekoak eta kuotak ezartzea.
8. Gobernu Batzordeko karguak berritzea.
9. Galderak eta eskaerak.

Bosgarren puntuan lokal bat eta bere ekipamendua erostea sartu dute, ondoren "konfiantzazko ehorztetxe" bati alokatzeko, beilatoki gisa. "Proposamen honen norainokoaren eta garrantziaren arabera, batzarrean, eta bozketa egin aurretik, egungo egoera testuinguruan kokatuko da, hura egitera bultzatu gaituzten arrazoiak zehaztuko dira eta inbertsioaren zenbatekoa eta gure erreserbetan izango duen eragina azalduko da, bai eta San Felipeko kideek kontrapartidan izango dituzten onurak ere", azpimarratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak