Ostalalariek komunikatu bat kaleratu dute, azken hilabeteetan Udalarekin izaten ari diren harremanak azaldu eta Udalak akordioaren baitako bost puntu bete ez dituela salatzeko. Besteak beste, zaborraren tasa kobratu egin zaiela salatu dute eta horrek ostalarien artean "ezintasun eta ondoez handia" sortu dituela.
Horrez gain, adierazi dute 10.000 biztanletik gorako Gipuzkoako udalerri bakarra dela terrazak arautzeko ordenantzarik ez duena. "Hirigintzako zinegotziak eta gai hauei guztiei dagokienean arduradun nagusia denak, erabat uko egiten dio ordenantza izateari".
Terraza ekipamenduetako inbertsioak arintzeko laguntzak oso murritzak izan direla ere salatu dute. "26.430 eurokoa, gure aldetik ikusita nahikoa ez dena, Arrasateko ostalariek egindako inbertsioa 600.000 eta 1.000.000 euro artekoa baita".