Aldagarriak diren bi proiektu, Altamirazpi eta Jose Luis Iñarra kaleetarako

Eneko Azurmendi 2021ko api. 15a, 15:34

Altamirazpi eta Jose Luis Iñarra kaleak eraberritzekotan da Arrasateko Udala, eta, horretarako, parte-hartze prozesu bat jarri du martxan, auzotarren iritzia jaso ostean proiektu "aproposena" aukeratzeko. Aste honetan egin dute lehen bilera bizilagunekin eta astelehenean egingo dute bigarrena. Bi aukera posible daude, baina "erabat aldagarriak" izan daitezke, bizilagunen iritzia kontuan hartuta.

Proiektuaren helburua, Ibon Arrupe Hirigintza batzordebu-ruaren esanetan, irisgarritasu-na hobetzea da. "Oinezkoak, aparkalekuak eta errepideak uztartzea zaila zen, eta ingenia-ritza enpresa batek bi aukera sortu ditu, oinezkoak lehenetsi eta haientzako kalitatezko es-pazioak sortzeko. Behin oinez-koari dagokion espazioa eman-da, aparkalekuen eta zirkula-zioaren artean aukeratu behar-ko dute auzotarrek, bi aukera horien bitartez. Lehenengoak aparkalekuak lehenesten ditu eta bigarrenak, zirkulazioa. Hala ere, aukerak aldagarriak dira. Exekuzio proiektuaren idazketa oraindik esleitu gabe dago, eta, beraz, oso irekita daude aukera guztiak", gaineratu du Arrupek

Horrez gain, bizilagun batzuek kezka erakutsi dute TAOren baitan. "Auzoan TAO jartzea gura dute batzuek, uste dutela-ko erdigunean jarritakoan auto askok han aparkatuko dutela. Beraz, galdetuko diegu TAO jarri gura duten ala ez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak