Hileta zerbitzuen eta horien kalitateari buruzko hitzaldia, bihar

Eneko Azurmendi 2021ko api. 12a, 09:34

Ojanguren ehorztetxeko kideak, ziurtagiriak eskuetan dituztela.

San Felipe Elkarlaguntzari zerbitzuak ematen dizkion Ojanguren ehorztetxeak UNE EN ISO 9001 (Kalitate Kudeaketa) eta UNE EN 15017 (Hileta Zerbitzuak) ziurtagiriak jaso ditu aurten eta ziurtagiri horiek hileta-zerbitzuen kalitatean duten garrantzia eta ondorioak ezagutzera emango dituzte bihar, martitzena, 18:00etan Kulturateko areto nagusian egingo duten hitzaldian.

San Felipetik azaldu dutenez, ziurtagiri horiek hileta-zerbitzu guztiak emateko lortu dira, besteak beste, beilatokiko zerbitzua, hildakoaren egokitzapena eta nazioko eta nazioarteko lekualdaketak. "Horrela, Ojanguren Ehorztetxea ziurtagiri horiek lortu dituen sektoreko lehen erakundea izango da Debagoienean, eta, beraz, gure eskualdeko zerbitzuaren kalitatearen erreferente izango da", gaineratu dute.

Biharko saioari dagokionez, lehenik, Sergio Garcia aholkulari espezializatuak aurreko arauek ezarritako baldintzak azalduko ditu. Ondoren, Ojanguren Ehorztetxeak ziurtagiri horiek bere zerbitzuetan eta lotutako instalazioetan duten eraginaz ariko dira, "Arrasaten San Feliperen beilatoki berri bat diseinatu eta martxan jartzeko".

Izena eman behar da

Leku kopurua mugatua izango denez, izena eman beharko da, 943 77 30 22 telefonora deituz edo lokalean eta bulegoan, 11:00-13:00 eta 17:00-19:00 ordutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak