APPLUS erakundeak 2020ko abenduan egindako auditoretzak gainditu ondoren, gaur egindako ekitaldian jaso dute aintzatespena Ojanguren ehorztetxekoek. Azaldu dutenez, arauaren puntu guztiak bete dituzte, zuzenketa beharrik gabe.
Enpresak 50 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta azaldu dutenez, egunez egun "aurrera" egiten du "hurbiltasuna", "babesa" eta "eraginkortasuna" eskainiz.