Orain arte, Arrasate-Udalatx lasterketa ospatu izan duten modu berean egitea ezinezkoa izanik, 2021eko apirilean, mendi-korrikalari eta mendizaleak Arrasate, Udalatx eta inguruetaz gozatzera animatu nahi dituzte antolatzaileek. Bizi estilo osasuntsua eta kirolaren praktika ingurune naturaletan sustatuz. Beti ere, momentuan indarrean dauden osasun neurriak errespetatzera dei eginez Mondraitz Kirol Klubetik.
"Egun daukagun testuinguru orokorra eta baldintzak kontutan hartuta, erronkak ez du lasterketa izaera izango. Denborak ez dira kontutan hartuko eta sailkapenei ez zaie erreparatuko sarien banaketa egiteko orduan. Bertako zein kanpoko mendi korrikalariak hilabete osoan zehar animatu daitezen, astero parte hartu duten pertsona kopurua publikatuko da sare sozialetan eta erronka burutu duten pertsonen artean dortsalak eta sariak zozketatuko dira", adierazi dute antolatzaileek. Gaineratuz, Mondraitz Kirol Kluba ez dela egingo mendian suertatu daitekeen edozein istripu edo ezbeharren erantzule.
Erronka gauzatzeko bidea
Erronka apirilaren 1etik 30era arte bitartean gauzatzeko aukera izango da, eta parte hartu gura duenak STRAVA plataforman Mondraitz Kirol Kluba aurkitu eta taldeko kide egin beharko du. Honakoa da sarbide zuzena: ://www.strava.com/clubs/mondraitz
Arrasate-Udalatx lasterketako ibilbidea bere osotasunean egin eta STRAVAko segmentua osatzea. Ibilbideko GPS fitxategiak, hemen jarri dituzte eskuragai: KML eta GPX.
Parte hartzeko datak eta zozketa
STRAVAn MONDRAITZ KIROL KLUBA taldeko kide diren eta egun jakin batzuen artean erronka burutzen duten pertsonen artean zozketa bat burutuko da. Apirila osoan lau zozketa burutuz.
 
                                    