Esan moduan, familia horiei laguntza eta kontraste emozionalerako espazio bat eskaini gura die Udalak, "egoera gatazkatsuak kudeatzeko orientazioa emanez, substantziei lotuta sor daitezkeen arazoen konplikazioak edota etxean sor daitezken gatazkak prebenituz eta guzti horretarako laguntza baliabideak eskainiz".
Udalak azpimarratu duenez, mendekotasun arazoak dituztenen senideek, sarritan, ez dute jakiten nola jokatu edota laguntzeko zer egin, eta horrek "frustrazio eta tristezia" eragiten die. "Sentimendu horiei mendekotasuna duen pertsonarekiko lotura emozionala gehituz gero, familia horiek mugaraino eraman eta eztanda egiten dute. Hori dela eta, Udaletik, barrena hustutzeko espazio bat sortu nahi dugu familia-kide horientzat, nolabait beraien karga eta tentsio emozional hori arintzeko espazioa, alegia, egoera berean dauden pertsonekin esperientziak partekatu, elkarri lagundu eta psikologo baten orientazioarekin, egoera horri aurre egiteko gakoak, aholkuak edota gomendioak eskaintzeko".
