Hiru preso Euskal Herrira lekualdatzea eta beste hiru hurbiltzea onetsi du Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak, Unai Parot, azken horien artean. Parotek 31 urte daramatza kartzelan.
"Hurbiltzea berri ona da. Baina Unaik 31 urte daramatza kartzelan; kontuan izan behar da, legedia arrunta aplikatzetik harago, zenbat trikimailu egin dituzten Unai espetxean mantentzeko. Zigor arintzeak aplikatu izan balitzaizkio, 2005etik behar zuen aske. Urrats hau, beraz, bide onean doa, baina Arrasateko Sarek Unai Paroten askatasuna eskatzen du", zioen Illart Azkaratek.
Arrasateko Sarek dei egin du, beste behin, Paroten etxeratzea eskatzeko domekan egingo den manifestaziora. 12:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.