Arrasate Ezker Anitza-IUk Udal Gobernuari eskatu dio ondare handia duten udal eraikin guztiak mantentzeko beharrezkoak diren ekintzak egin ditzala. "Era berean, horien azterketa eta inbentario bat egin dezala ere eskatzen diogu Gobernuari".
Instituzio publikoek ondare historikoa mantentzeko daukaten interes falta eta pasibotasuna salatu du formazioak. "Penaz hartu dugu Uribe baserriaren eta ondoko zubiaren desagerpena. Aramaio errekaren gainean XVI.mendean eraikitako zubia zen, zonaldeko baserrien arteko pasabidea errazten zuena", azaldu du taldeak.
Arrasate Ezker Anitza-IUk Udal Gobernuari eskatu dio ondare handia duten udal eraikin guztiak mantentzeko beharrezkoak diren ekintzak egin ditzala. "Era berean, horien azterketa eta inbentario bat egin dezala ere eskatzen diogu Gobernuari".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.