Ibai-Arte elkartearentzat, "berdin da nola eta norekin", baina establezimenduetako eguneroko lanetarako "ezinbesteko" behar bat da zuntz optikoa eta salatu dute momentuan dauden aukerekin ez direla guztien beharrak asetzen. "Beraz, aurrerantzean, Zuntza2021 plataformak eta Ibai-Artek zuntz optikoa 2021eko irailerako jartzeko eskakizuna batera jorratuko dugu; eta bai Ibai-Artek, bai hainbat bizilagunek aldarrikapen horri urte luzez eman dioten bultzada biziberrituko dela deritzogu, ekimen bateratuari esker. Ezbairik gabe, aurrera begirako lankidetza hau berri ona izango da alde zaharrarentzat".
Ekimen berriak aurrerantzean
Jakinarazi dute Udalari gai honi buruzko aurrerapenak aurkezteko eman zitzaion epea, martxoaren 15era artekoa, amaitu egin dela. "Inolako aurrerapen edo berririk ez zaigu iritsi euren aldetik. Ondorioz, ekimen berriak abiaraziko ditugu gai honi dagokion ikusgarritasuna emateko", gaineratu dute.