Natur Ibilbideen Sareko bideak eta bidezidorrak garbituko ditu Udalak

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 16a, 10:28
Besaide inguruko ibilbideetako bat.

49 kilometro mantenduko ditu Udalak, aipatutako sareak biltzen dituen bide eta bidezidor guztiak "behar bezala" bermatzeko asmoarekin, eta lanen esleipena abiatu du, 12.213,50 euroko aurrekontuarekin (BEZik gabe). Ekaina eta abuztua bitartean egingo dituzte garbiketa lanak.

Bideak hartzen dituzten sasiak eta beste landaredi mota batzuk kenduko dituzte, ibiltarien eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko helburuarekin. "Gainera, jatorri antropikoko hondakinak kenduko dira, plastikoak edota bestelako hondakinak". Era berean, 1.500 metro karratuko sastrakak moztuko dituzte, iturriak eta ibilbidean interesa duten beste elementu batzuk gaitzeko, informazio-panelak eta seinaleak, esaterako.

Udalak nabarmendu duenez, Udalatxeko gailurrera igotzeko hainbat aukera daude, hala nola landa-auzoetako ibilbideak, Udalatx mendiko bidezidorrak edo homologatutako hainbat ibilbide, guztiak ere Natur Ibilbideen Sarearen barruan jasoak, "eta guztiak dira egokiak udalerriak eskaintzen duen balioaz eta paisaia naturalaz gozatzeko". Hain zuzen, "balio natural" hori bultzatzeko egingo ditu mantentze lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak