Hegoaldeko selekzioa Iparraldekoari gailendu zaio, Haizea Tornayren ekarpenarekin

Hasier Larrea 2021ko mar. 8a, 09:39
Artxiboko irudia.

Aviron Bayonnaiseko xake sailak antolatuta, atzo Iparralde eta Hegoalde emakumezko xake selekzioen arteko norgehiagokak jokatu zituzten,  Frantziako Federakuntzako Emakumezkoen Xakearen Astearen testuinguruan. Jokalari arrasatearrak bere taldeak lortutako 46,5 puntutatik zazpi erdietsi zituen.

Selekzio bakoitzak sei jokalari izan ditu eta hauen artean behintzat 14 urtez azpiko eta 18 urtez azpiko jokalari bana egon behar zuten. Osasun egoera dela eta, norgehiagokak Internet bidez jokatu dituzte, irudietarako Zoom plataforma eta partidetarako Lichess plataforma erabilita. Hegoaldeko selekzioan bi arrasatear egon dira: Haizea Tornay taldeko hirugarren taulan eta Josu Tornay selekzioko kapitain-hautatzaile lanetan.

Jardunaldiak 10:00etan hasi eta 14:30ak arte iraun du. Jokalari bakoitzak bi partida erdi-bizkor eta sei partida bizkor jokatu ditu guztira. Hegoaldeko selekzioak hasieratik menperatu du norgehiagoka; 46,5 punturekin irabazi du, Iparraldek 21,5 puntu egin dituelarik. Haizea Tornayk bere taldeko hirugarren emaitza onena eskuratu du, zazpi punturekin; hamarna puntu lortu dituzte Irati Laseca nafarrak eta Cecilia Perez gipuzkoarrak.

Jardunaldiok Baionako Udalaren eta Euskal Xake Federakuntzaren sostenguaz antolatu dituzte, eta egoerak baimentzen duenean hasiko dira norgehiagoka presentzialak jokatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak