Haizea Tornay xakelaria, euskal selekzioen arteko lagunartekoan

Hasier Larrea 2021ko mar. 6a, 06:00

Euskal Herriko hegoaldeko eta iparraldeko emakumezko selekzioek elkarren artean jokatuko dute online bidezko lagun arteko topaketa domeka goizean, 10:00etatik 14:30era bitartean.

Aviron Bayonnais kirol klubeko xake taldeak antolatu ditu topaketok, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Baionako Udalaren eta Euskal Xake Federazioaren hauspoa lagun. Txapelketak geldi daudela-eta aukera aproposa izango dute xake jokalariek entrenamenduei segida eman eta euren dohainak erakusteko.

Hegoaldeko taldeko ordezkarietako bat izango da Haizea Tornay arrasatearra, eta bere aitak, Josu Tornayk, hartuko du selekzio horri jokatzeko gomendioak emateko ardura. Jokalari bakoitzak bi partida erdi-azkar eta bosna partida azkar jokatuko ditu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak