Monterron parketik hasita ordubete inguruko ibilbidea egin dute herrian zehar. Lau pertsonako taldetan, bost kilometro egiteko batu dira, eta aplikazioa jaitsita egin dute ekintza. Adierazi dutenez, astelehenera bitarte egin ahalko du nahi duenak bost kilometrotako bidea bakarka zein taldeka.