'Komunikazio EzBortitza' liburuaren aurkezpena eta solasaldia, eguaztenean

Eneko Azurmendi 2021ko mar. 5a, 10:19

Liburua osatzen aritu diren Txatxilipurdi Elkarteko kideak.

Txatxilipurdi elkarteak euskaraz argitaratu duen Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat liburua aurkeztuko dute martxoaren 10ean, Gaztelupeko harrera aretoan (Arrasate pasealekua, 10), 18:00etan. "Komunikazio EzBortitzean aditu den Nerea Mendizabal, liburua euskarara itzultzeko prozesuan buru-belarri aritu den Diego Martiartu eta Txatxilipurdi Elkarteko kideok parte hartuko dugu", azaldu dute.

Komunikazio EzBortitza hezitzaileentzat, familientzat zein herritar ororentzat komunikazio modu interesgarria dela uste dute Txatxilipurdiko kideek, eta oinarrian dagoena partekatzea gustatuko litzaiekeela azpimarratu dute. "Hori dela eta, herritarrak ekitaldian parte hartzera gonidatu nahi ditugu".

COVID-19a dela eta, aretoaren edukiera mugatua izango da. Beraz, izena emateko hurrenkeraren arabera beteko dituzte aurrez-aurreko plazak. Hemen eman daiteke izena. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak