Deba eta Aramaio errekak garbitu ditu Arrasateko Udalak

Eneko Azurmendi 2021eko otsailaren 23a

80 zabor poltsa handi bete dituzte baso-erreka langileek, eta batez ere plastiko-hondakina izan dela nabarmendu du Udalak, egur eta burdin zatiak ere batu dituzten arren. "Urte sasoi honetan erreka hazita dator eta aurrerago egingo da garbiketa sakonago bat ubideko zaborra ere ateratzeko, beti ere langileen segurtasuna bermatuz".

Deba eta Aramaio erreken ubidean eta ertzetan pilatzen den zaborraren bilketa egin du Udalak, "bertako zuhaixkak eta zuhaitzak mantenduz". Zehazki, Deba errekan, Etxaluzeko eraikinetik San Isidro Elizaren tartean eta Aramaio errekan, Maalako errotondako zubitik Mankomunitateko eraikinaren tartean gauzatu da lanketa.

Zazpi udal baso-erreka langile aritu dira lanean, "zeinak Lanbideren laguntzarekin kontratatuak izan diren 2020-21 Enplegu Planaren baitan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak